DATE DE ALTA en el nuevo sistema de comentarios
CEAR Euskadik errefuxiatuen eskubideak bermatzeko premiazko bost neurri eskatzen du
Diario de noticias de Alava, , 08-09-2016CEAR – Euskadi erakundeak errefuxiatuen eskubideak bermatzeko premiazko
bost neurri hartzea eskatu dio datorren irailaren 25eko
hauteskundeetatik aterako den Eusko Jaurlaritza berriari.
BILBO. Halaber, hauteskunde programetan errefuxiatuen eskubide horiek bermatzeko neurri bereziak ezartzea eskatu die alderdiei. Horrela, premiazko bost neurri hartzea da CEAR Euskadik Jaurlaritza berriari egin dion eskaria, “Euskadira asilo bila heltzen diren pertsonek instituzioen babesa sentitu dezaten beraien eskubideez goxatu ahal izateko, hala nola, integratzeko eta beraien bizitza berregiteko”, Javier Galparsoro erakundeko presidenteak adierazi duenez.
Lehen neurria Euskadira heltzen diren errefuxiatu guztien eskubideak bermatzea eta errekurtso eta zerbitzu publikoak eskuratu ahal izatea da, haien jatorria eta hona iristeko erabili duten bidea edozein dela ere.
Bigarrenik, CEAR Euskadik kulturen arteko elkarbizitza eta harrera integrala sustatzea eskatu du, “benetako babes hiriak eta babes herriak sortuz”. Hirugarren neurria da publikoki EB – Turkia itunaren aurka agertzea eta Espainiako Gobernua presionatzea itunari emandako babesa ken dezan.
CEAR Euskadik proposaturiko laugarren neurria da Espainiako Gobernua estutzea mugak pasatzeko bide seguruak berma ditzan eta Europan hartutako konpromisoak bete ditzan, eta azkenik, Europako araudia betetze aldera, Asilo Legea garatzen duen erregelamendua exijitzea galdegin du, zazpi urte baitaramatza egin gabe.
Bestalde, 2014tik hona, CEAR Euskadik botoa lagatzea oinarri izan duten hainbat kanpaina bultzatu ditu; boto eskubiderik ez duen migratzaileei bertoko batek bere botoa lagatzean datza ekimena. Galparsororen esanetan, “desparekotasun hau ikustaraztea migratzaileek herritartasun osoa lortzeko pauso bat da”.
(Puede haber caducado)