Parisek errefuxiatuentzako lehenengo kanpamentua irekiko du urrian
Berria, , 07-09-2016PARIS. Anne Hidalgo Parisko alkateak jakinarazi du errefuxiatuentzako lehenengo kanpamentua irekiko dutela urrian. Hidalgoren arabera, Europako hirigune handi batean eraikitako lehenengo kanpamentua izango da. Kanpamentuan soilik gizonezkoek hartu ahal izango dute babes, eta bost eta hamar eguneko epean bakarrik. «Poliziak ez du kontrolik egingo». Julien Beller kanpamentuaren arkitektoak esan du hemezortzi hilabetean egongo dela irekita.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)