Bilbok bat egin du errefuxiatuekin
#Light4Refugees kanpaina martxan jarri da krisialdi humanitarioaren ondorioz Mediterraneoan hildakoen oroitzapenez
El Correo, , 04-09-2016Bilbok bat egin du #Light4Refugees kanpainarekin, krisialdi humanitarioaren ondorioz Mediterraneoan hildakoen oroitzapenez. Immigrazio arloko eta errefuxiatuei laguntzeko estatuko sareak bultzatu du ekimena.
Ostiralean, gauean, Bilboko udaletxeko argiak piztu eta irudia sare sozialetan partekatuko zen #Light4Refugees traolarekin, «milaka biktimei itxaropen, bake eta oroitzapenezko mezua zabaltzeko bilbotar guztien izenean», Bilboko Udaletik adierazi zutenez.
Bilbok ez ezik, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak eta Gasteizko Udalak ere Aylan Kurdi Turkiako itsasaldean hilda agertutako hiru urteko umearen lehenengo urteurrena gogorarazi zuten.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)