Emakume Etorkinen Topaketa 2016/17 programan izena emateko epea zabalik da

Ekimenaren helburuak emakume etorkinak lagundu, elkartasun-gunea eskaini, eskubide eta baliabideen berri eman eta osasun fisikoa eta emozionala hobetu eta zainketarako heziketa eskaintzea dira

El Correo, elcorreo.com, 02-09-2016

Getxoko Udalak antolatuta dagoen Emakume Etorkinen Topaketa 2016/17 programan parte hartzeko izena eman daiteke dagoeneko. Ekimenaren helburuak emakume etorkinak lagundu eta horientzako elkartasun – gunea eskaintzea, egun dauden eskubide eta baliabideen berri eman eta osasun fisikoa eta emozionala hobetzeko eta norberaren zainketarako heziketa eskaintzea dira.

Topaketa hauetan, emakume etorkinak batzen dituzten gaiei buruz hitz egiteko toki bat eskaintzen zaie: zailtasunak, zalantzak, herrimina, poztasuna, hartzen dituen hirian xede eta amets berriak eraikitzeko moduei buruz mintzatzeko.

Bestalde, saioak urritik urtarrilera bitartean egingo dira, larunbatetan txandaka, hots, bi larunbatero, 17:00etatik 20:00etara, Algortako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolan Martikoena kalea, 16 zenbakian. Saio guztietan, migrazioak dakartzan erronkak pertsonalki eta profesionalki bizi izan dituzten bideratzaileak egongo dira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)