18.547 atzerritar daude Gipuzkoan Gizarte Segurantzara afiliatuta

Atzerritarren afiliazioak %6,1 egin du gora azken urtean, EAEn eta Estatuan baino zertxobait gehiago

Diario Vasco, El Diario Vasco, 23-08-2016

Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioak zabaldu dituen datuen arabera, uztailean 18.547 atzerritzar zeuden Gipuzkoan Gizarte Segurantzara afiliatuta, 9.743 gizonezko eta 8.804 emakume. EAEn 52.654 afiliatu atzerritar zeudela kontuan izanda, Gipuzkoako kolektiboak guztizkoaren %35 suposatzen du eta, horrenbestez, lurraldeak EAEn duen pisu demografikoaren (%32,5) zertxobait gainetik dago. Estatu mailan, berriz, 1.747.111 atzerritar zeuden afiliatuta uztailean, horien laurdenak Katalunian.

Bilakerari dagokionez, erkidego guztietan egin du gora atzerritzarren afiliazioak azken urtean. Estatuko batez bestekoa %5,18 izanik, zertxobait gainetik daude bai EAE (%5,4 gehiago) bai Gipuzkoako (%6,12 gehiago) hazkundeak.

Gizarte Segurantzara afiliatutako atzerritarren artean, Europar Batasunetik kanpokoak dira gehienak Gipuzkoan, EAEn eta Estatuan bezala. Jatorri hori dute alegia 10.250 lagunek, eta gainerako 5.169ak EBko herrialdeetako kideak dira. EAE mailan, berriz, EBz kanpoko herrialdeetatik etorriak 35.278 dira, eta EBkoak 17.376. Azken horien artean, ia erdia (8.047) errumaniarrak dira, eta horien ondoren talde jendetsuenak portugaldarrak (3.561), frantziarrak (1.349) eta italiarrak (1.230) dira. EBz kanpoko herrialdeetatik etorritakoen artean, oso anitza da jatorria, nahiz eta talde nagusia marokoarra izan, 4.170 pertsonarekin. Boliviatik etorritakoek osatzen dute bigarren talde handiena (3.297), eta 2.550etik 3.000ra bitartean daude Txina, Nikaragua, Kolonbia eta Paraguaytik etorriak. Hala ere, multzo nagusia herrialdeka sailkatu gabe dauden ia 12.000 lagunek osatzen dute.

Gehienak erregimen generalean afiliatuta badaude ere, badira 8.475 autonomo, eta erregimen generalekoen artean deigarria da etxeko lanei dagokien atalean afiliatuta daudenen kopurua, ia 12.000 baitira.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)