3,2 milioi euro larrialde eta ekintza humanitariorako
Eusko Jaurlaritzak zenbait gobernuz kanpoko erakunderen artean banatu dituen laguntzak mota askotako proiektuak bultzatuko dituzte
Diario Vasco, , 10-08-2016Eusko Jaurlaritzak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez, onartu du Euskadiko hainbat Gobernuz Kanpoko Erakundeei (GGKE) laguntzak ematea ekintza humanitarioetarako proiektuak gara ditzaten munduko hainbat tokitan eta zehazki, GLEAk ia banatuta ditu aurten laguntza horietarako aurreikusitako 3,2 milioiak, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.
Bestalde, laguntza horien deialdia joan zen maiatzean egin zen bere bi modalitateetan: Alde batetik, finantzaketa iraunkorreko lerroa da, urte osoan edo funtsak agortu arte irekita egoten dena eta 1,2 milioi esleituta dituena. Lerro honek barne hartzen ditu hondamendiek edo krisiak kalteturiko pertsonak erreskatatzeko eta arropak, edateko ura, elikagaiak eta osasun laguntza emateko larrialdietarako proiektuak.
Lerro honetan sartzen dira, era berean, hondamendietarako prestatzeko edo horiei aurrea hartzeko, hondamendien ondorioak arintzeko eta birgaitze – jardueretarako eta bakea ezartzeko eta giza eskubideak eta Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioa babesteko diren ekintza humanitarioetarako proiektuak ere.
Halaber, Eusko Jaurlaritzaren laguntzak guztira 7 proiektutara joango dira, zehazki Euskadiko honako GGKE hauek aurkeztutakoetara: Mundu Bakean Elkartearen proiektua, Giganten (Guatemala) lehorte luze batek kaltetutako landako komunitateetako 300 familia laborariri elikagaiak eta laguntza humanitarioa emateko, Mundu Bakean Elkartearen proiektua, Sayaxché herrian (Guatemala) uholdeen ondorioz hondamendi egoeran dauden 10 komunitateri ekipoak eta intsumoak hornitzeko eta hondamendien aurrean etorkizunera begira arrisku guztiak kudeatzen laguntzeko baldintzak sortzeko, SAEDen Arabako Lagunen Elkartearen proiektua, Tindufeko (Aljeria) kanpamendu sahararretan agentzia humanitario handien banaketen ezegonkortasuna osatzeko Saharako Ilargi Erdi Gorriaren elikagai – stocka indartzeko.
Gainera, Coopera – Garapenerako Lankidetza erakundearen proiektua, Kongoko Errepublika Demokratikoan (RDC) Sexu Indarkeriaren Biktima Adingabeak Artatzeko Programarako, 90 adingabe fisikoki eta psikologikoki sendatu daitezen eta eguneroko bizitzara itzul daitezen, Paz con Dignidad elkartearen proiektua, Gazako Zerrendako 16.800 palestinarri, bereziki iraupen luzeko errefuxiatuei, Israelen eraso militarren biktimei, emakumeei eta haurrei kalitatezko osasun – laguntza, lehen mailakoa eta bigarren mailakoa (otorrinolaringologia eta odontologia) ziurtatzeko, Farmacéuticos Mundi erakundearen proiektua, Nairobiko biztanleria errefuxiatuari laguntzeko eta Pumwaniko (Kenya) asentamentuan bereziki emakumeen eta haurren osasun – arreta indartzeko eta Ayuda en Acción erakundearen proiektua, Tigrayko (Etiopia) familia buru diren emakumeei ekoizpen – independentzia berreskuratzen laguntzeko lehorteen ondorioz uztak galdu ondoren.
Bestetik, ekintza humanitarioetarako esparru estrategien lerroa da, lehia prozedura bidez esleitzen dena eta 2 milioi euro izendatuta dituena. Esparru estrategien bidez ahaztutako krisietan laguntzen dute arlo humanitarioan espezializatutako organizazioek. Ekintza hauek iraupen luzeagoa eta aurrekontu handiagoa izaten dute, eta estaldura txikiagoa duten eta, ondorioz, hedadura zabalagoko eta inpaktu handiagoko erantzuna behar duten krisiek kaltetutako biztanleei laguntzeko dira.
Hala, Eusko Jaurlaritzak Ekintza Humanitarioetarako hiru esparru estrategia abian jartzen lagunduko du: Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziaren (UNRWA) esparru estrategia, ahalduntze estrategiak abian jartzeko, Gazan (Palestina) emakumeen urrakortasuna murrizteari eta emakumeen eta seme – alaben aurkako indarkeria fisiko, sexual, ekonomiko eta psikologikoari aurrea hartzeari begira, Alboan Fundazioaren esparru – estrategia, une hauetan Kolonbian eta Venezuelarekin eta Ekuadorrekin muga egiten duen lekuetan dagoen giza mugimendu behartuaren testuinguru konplexuari aurre egiteko, desplazatu – eta errefuxiatu – egoeran dauden pertsonak babestuz eta prebentzioaren, integrazioaren eta eraginaren bitartez, eta Solidaridad Internacional – Nazioarteko Elkartasunaren esparru – estrategia, Haiti hego – ekialdean bata bestearen atzetik izandako lehorteek areagotutako mehatxu – egoeran bizi diren landako komunitateen erresilientzia indartzeko.
(Puede haber caducado)