EUSKAL KULTURA EZAGUTZEN

EHUko truke programari esker ehun bat atzeritar ikaslek euskara ikasi dute

Oinarrizko  ikastaro bat da, eta euskararekin lehen harremana lortzea du helburu

Deia, EUROPA PRESS, 05-08-2016

Kanpoko unibertsitateetako 96 ikaslek egin dituzte Euskal Herriko 
Unibertsiateko (EHU) truke programetako ikasleei eskaini dizkien 
euskara ikastaroak 2015/2016 ikasturtean. Unibertsitateak lehen aldiz  antolatu ditu ikasle atzerritarrentzako
ikastaro hauek, Graduondoko  Ikasketen eta Nazioarteko Harremanen
Errektoreordetzako hizkuntza  bulegoaren bitartez, EHUk jakinarzi
duenez.

BILBO. Zehazki, 60 emakumek eta 36 gizonek egin dute ikastaroa. Lehen  lauhilekoan 51 ikaslek parte hartu zuten, eta bigarrenean, berriz,  45ek. Campusen arabera, Gipuzkoan izan da ikasle gehien, 41; Araban,  berriz, 31 ikasle izan dira, eta Bizkaian, azkenik, 24. Eta jatorri  ugaritakoak dira euskara ikasi nahi izan duten ikasleak:  Frantziakoak, Italiakoak, Alemaniakoak, Txekiar Errepublikakoak,  Greziakoak, Britainia Handikoak, Bielorrusiakoak, Errusiakoak, Estatu  Batuetakoak, Brasilgoak, Txilekoak, Mexikokoak, Ekuadorkoak eta  Puerto Ricokoak, eta estatuko gainerako erkidegoetakoak.


EHUko Euskara errektore Jon Zaratek azaldu duenez, “oinarrizko  ikastaro bat da, eta euskararekin lehen harremana lortzea du helburu.  Dena dela, ez da gramatika edo hiztegia bakarrik irakasten; eskolaz  kanpoko jarduerak ere antolatzen dira, ikasleek hemengo herria eta  euskal kultura ezagut ditzaten”.


Zarate pozik agertu da emaitzekin; izan ere, “ez genuen uste  hainbeste ikaslek emango zutenik izena. Ahalegin berezia egin dugu,  eta ea datorren ikasturtean ere funtzionatzen duen”. Ikasleek,  halaber, oso ontzat jo dituzte ikastaroak: prestakuntza amaitzean  egindako inkesten arabera, ikasle gehienei nahiko interesgarriak edo  oso interesgarriak iruditu zaizkie ikastaroak. “EHU lanean dihardu  gure hizkuntza gure mugetatik harago zabaltzeko, eta ikastaro hauek  bat datoz ideia horrekin”, adierazi du, “unibertsitatearen  helburuetako bat da hori” gaineratuz.


EUSKAL KULTURA EZAGUTZEN


Bestalde, euskara ikastaroetan izena ematea erabakitzeko ordua,  atzerriko ikasleen motibazio nagusia tokiko kultura eta hizkuntzaren  inguruan gehiago ikastea izan da. Flor Martínezek euskara ikastaroa  egin du ikasturte honetan Bizkaiko Campusean. Mexikoko Instituto  Politécnico Nacional – eko ikasle honek azaldu duenez, “zeozer guztiz  ezberdina ikasi eta tokiko hizkuntza pixka bat ulertu nahi nuen”.  “Eskola ostean paseatzera irteten ginenean ere, beti ikasten genuen  zeozer berri, kideen artean baita ere”, gogoratzen du.


Halaber, Edison Martinez, Puerto Ricoko Unibertsitatetik etorri  zen ikaslea, azaldu duenez, “Euskal Herriari buruz gehiago jakiteko  eta inguruko pertsonekin errazago komunikatzeko eman nuen izena  euskara ikastaroetan”. “Ikastaroak oso erabilgarriak eta  interesgarriak izan ziren – jarraitzen du – eta txangoek asko lagundu  ziguten, ez soilik hizkuntza ikasteko, baita toki berriak ezagutzeko  ere”.


Alemaniako Universität Passau – ko ikasle de Anouk Stober – i asko  gustatzen zaio hizkuntza berriak ikastea eta, hemen, aukera izan  zuen. Ikastaroa dibertigarria iruditu zitzaiola adierazi du:  “Lengoaia oso berezia da, japoniera ematen zuen!”. Flor, Edison eta  Anouk bat datoz elkartruke programekin etorriko diren hurrengo  ikasleei euskara ikastaroetan parte hartzea gomendatzerako orduan,  “Euskal herritarrentzako parte oso garrantzitsua da eta, gainera, oso  polita da kalera irten eta pixka bat gehiago ulertu ahal izatea”,  adierazi du Stober – ek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)