Beste atentatu batek izua zabaldu du Alemanian
Berria, , 26-07-2016BERLIN. Atentatu islamisten izua hedatu egin da Alemanian, aste batean bi eraso sufritu ondotik. Herenegun gauean pertsona batek bere buruaz beste egin zuen soinean zeraman bonba leherrarazita, eta hamabost lagun zauritu zituen Ansbachen, Bavarian.
Barne Ministerioak jakinarazi duenez, Siriako asilo eskatzaile bat zen erasotzailea. Iragan astean tren batean lau lagun zauritu zituen erasotzailea ere errefuxiatua zen, Afganistangoa —Poliziak hil zuen tiroz—. Ostiraleko erasoa, berriz —gazte batek hamar lagun hil zituen tiroz eta ustez bere buruaz beste egin zuen—, ez zen atentatu islamista bat izan, Poliziaren arabera. Ansbacheko erasotzaileak EI Estatu Islamikoari fideltasuna agertu zion bideo batean. Polizia ikertzen ari da talde horrekin harremana ba ote zuen.
Nolanahi ere, iheslarien aurkako sorgin ehiza hasi dute segurtasun indarrek, eta 59 ikerketapean jarri dituzte, talde islamistekin lotura izan dezaketelakoan. Iaz milioi bat iheslari jaso zituen Alemaniak.
(Puede haber caducado)