Idomeniko protesta baketsua galarazi du Greziako Poliziak

Karabana Greziara egitasmoak EBren asilo politikak salatu ditu, eta elkartasuna adierazi die iheslariei

Berria, , 22-07-2016

TESALONIKA. Protesta baketsu eta sinbolikoa izan behar zuen, baina Greziako Poliziak eragotzi egin du. Karabana Greziara egitasmoak EB Europako Batasunaren errefuxiatuekiko politikak gaitzetsi ditu Grezian, eta elkartasuna adierazi die iheslariei. Idomenin protesta egitekoak ziren hainbat herrialdetatik joandako ekintzaileak —tartean, Euskal Herrikoak—, baina Greziako Poliziak eragotzi egin die. Idomeniko kanpalekura iristean, poliziek bidea itxi diete, eta kanpoan egin dute protesta. Tesalonikan No Border Camp mugimenduak deitutako manifestaziora batu dira gero.

Errefuxiatuen krisian Europaren ezintasunaren ikur bilakatu zen Idomeni 10.000 iheslari baino gehiago trabatuak geratu zirenean Mazedoniaren eta Greziaren arteko mugaldean.

Emakume migratzaileek sufritzen duten bazterketa bikoitza ere salatu dute ekintzaileek: etxetik ihes egin behar izateaz gainera, indarkeria matxista ere jasaten dute.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)