Baimena ukatu diote Bartzelonari CIE ikuskatzeko
Berria, , 21-07-2016Bartzelonako Udalak hiriko CIE Atzerritarren Atxikitze Zentroa ikuskatzeko baimena eskatu zuen, bertako baldintza eskasen salaketak direla eta. Zentroaren itxiera ere eskatua du, hiriko aktibitate lizentzia ez izateagatik. Haatik, Bartzelonako Auzitegiko epaileak baimena ukatu dio udalari, «zalantza serioak» dituelako horretarako eskumenak ba ote dituen. Halaber, epaileak adierazi du udalak ez diola lizentziarik eskatu orain hamar urte zentroa martxan jarri zutenetik. Espainiako Gobernuak kudeatzen du zentroa.
Udaleko ikuskatzaileak birritan saiatu dira zentroan sartzen, baina Poliziak ez die utzi, Espainiako Barne Ministerioaren baimenik ez zutelako.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)