Larrialdi egoera sei hilabetez luzatzearen alde bozkatu du Frantziako Asanbleak

Berria, , 21-07-2016

PARIS. Ostegunean Nizan izandako erasoaren ondotik, larrialdi egoera sei hilabetez luzatzea erabaki zuten atzo Frantziako Asanblean. 2015eko azaroan Parisen gertatutako atentatuen ondoren ezarri zuten: justiziaren erabakirik gabe atxiloketak eta miaketak egiteko aukera ematen dio Poliziari, besteak beste. Halaber, atzo jakin zen Baionako festak egin egingo direla; hartuko dituzten segurtasun neurriak aurkeztuko dituzte, gaur, Baionako suprefeturan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)