CEARen arabera, iheslariak hartzeko 43 urte beharko ditu EBk, egungo erritmoan

Berria, , 21-07-2016

MADRIL. Europako Batasunak Grezia eta Italiako errefuxiatu kanpalekuetan dauden pertsonak bi urtean kokatzeko helburua finkatua duen arren, egungo erritmoan 43 urte behako ditu mahai gainean dauzkan 160.000 eskaerei erantzuteko. Hala salatu du CEAR Iheslariak Laguntzeko Espainiako Batzordeak. 2015eko irailetik Greziara eta Italiara heldutako 3.058 errefuxiatu kokatu dituzte; 2016an 2.942 pertsona bidean hil direla salatu du, ordea, CEARek. «Sarrera ukatzeko neurriak hartzen dituzte, era duinean hartu beharrean».

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)