Alemaniako erasoak EIrekin lotura duen ikertzen ari dira
Alemaniako erasoak EIrekin lotura duen ikertzen ari dira
Berria, , 20-07-2016BERLIN. Alemania hegoaldeko tren bateko bidaiariei aizkora batekin eraso egin eta bost zauritu zituen 17 urteko afganiarrak Estatu Islamikoarekin harremanik zuen ikertzen dabil Polizia. Alemaniara asilo eske iritsi zen, eta harrera familia batean bizi zen Wurzburgetik hurbil, hots, erasoaren lekutik hurbil.
Erasoaren aurretik gazteak grabaturiko bideo batean —talde jihadistaren Amaq agentziak zabaldu du—, «kalifatoko soldadua» dela dio. Halaber, Mendebaldeko herrialdeei mehatxuak egin eta komunitate musulmanari «iratzarri eta kalifatoaren alde borroka» egiteko deia egiten dio bideoan. Zenbait lekukok esan dute eraso bitartean gazteak «Ala Akhbar» (Ala handiena da) oihukatu zuela. Fiskalaren arabera, horrek «motibazio politikoa» duen erasoaren hipotesia indartuko luke.
Azken 24 orduetan, Alemaniakoa ez da Europan gertatutako mota horretako eraso bakarra: Frantzia hegoaldean, gizon batek aizto batekin eraso die emakume bati eta haren hiru alabei. Hala ere, Poliziak ez du jihadismoarekin lotu.
(Puede haber caducado)