Zurrumurruen aurkako ekintza berriak, atzerritarrei buruzko esterotipoei aurre egiteko
Gizartean zabalduta dauden jarrera arrazista guztiak desagerraraztea da helburua
El Correo, , 06-07-2016Bilboko Udalak topaketa – lekuak sortzen jarraitzen du herritarrengan zurrumurruen aurkako estrategia sendotzeko, atzerritarren aurkako iritzi, estereotipo eta zurrumurru faltsuei aurre egiteko beharrizana ezartzeko, elkarbizitzari eta gizartearen kohesioari kalte egiten baitiote.
Gizartean zabalduta dauden zurrumurru eta estereotipo arrazista guztiak desagerrarazteko asmoz, Deustu eta Santutxu auzoetan zenbait ekintza egingo dira uztailean, udal estrategiaren barruan zurrumurruen aurka prestatutako agenteak buru direlarik.
Gaur, bihar eta etsi Deustuko Unibertsitateko Giza Eskubideen Institutuko ikertzaile baten bidez eta Deustuko barrutiko zurrumurruen aurkako agenteekin batera, estrategia aurkeztuko zaie Integrim Europako proiektuaren barruan antolatu eta Deustuko Unibertsitatean egingo diren ‘International Migration, Integration and social Justice in Europe’ jardunaldietako parte – hartzaileei. Jardunaldietako kafearen atsedenean, zurrumurruen aurkako zenbait agentek modu errazean eta hurbilean jakinaraziko dute zeintzuk diren Bilboko Udalak zurrumurruen aurka sustatutako estrategiaren helburuak, bai eta agente bihurtzeko prozedura zein den ere. Jardunaldietako kideek alde batera utzi ahal izango dituzte zurrumurruak, ‘rumor box’era botata, eta aurreiritziak eta estereotipoei aurre egiteko mikro – bideoetan parte hartzeko aukera izango dute.
(Puede haber caducado)