Danimarkak errefuxiatuei ondasunak bahitzeko legea aplikatu du aurrenekoz
Berria, , 01-07-2016KOPENHAGE. Polemika piztu zuen Danimarkako Parlamentuak urtarrilean onartutako legeak: beren egonaldia finantzatzeko, errefuxiatuei ondasunak atxikitzea du ardatz. Atzo aplikatu zuen aurrenekoz legea gobernuak. Poliziak 79.600 koroa danimarkar (10.700 euro) konfiskatu zizkien 26 eta 35 urte bitarteko bost irandarrei. Poliziak Kopenhageko aireportuan atzeman zituen bost irandarrak, dokumentazio faltsuarekin. Asilo politikoa eskatu dute, eta kasua aztertu egingo du gobernuko Atzerrirako Zuzendaritza Nagusiak.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)