Hungariak berretsi du errefuxiatuen kuoten inguruko galdeketa egingo duela
Berria, , 28-06-2016BUDAPEST. EB Europako Batasunak ezarritako errefuxiatuen kuoten inguruko erreferenduma egingo du Hungariak, gobernuak berretsi duenez. Egun zehatzik ez dute eman, baina Viktor Orban lehen ministroak iradoki du udazkenean egin dezaketela. Bestalde, iheslariek Europara ailegatzeko ahaleginari eusten diote, premiak bultzatuta. 3.324 pertsona erreskatatu dituzte Mediterraneo itsasoan asteburuan.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)