Donostiako hizkuntza guztiak 'jasotzen' ari dira
101 L ekimenaren autokarabana batetik bestera ibiliko da egunotan elkarrizketak egiteko
Diario Vasco, , 28-06-2016101 L proiektua aurrera doa, helburua delarik Donostian hitz egiten diren hizkuntzak jasotzen. Asteartetik larunbata bitarte, autokarabana batean egingo dituzte elkarrizketak, eta elkarrizketatzaile bihurtu nahi dutenek izena eman dezakete larunbateko tailerrean!
Asteartean Ibaetako campusean egongo dira. Asteazkenean Saguesen. Ostegunean Amarako autobus geltoki zaharrean. Ostiralean Tabakalera plazan, eta larunbatean, berriz, Alderdi Ederren. Autokarabana batekin ibiliko dira Donostian, auzoz auzo elkarrizketak egiten. Donostian hitz egiten diren hizkuntzak eta aniztasunari buruzko testigantzak jasotzen. Larunbatean, gainera, tailerra antolatuko dute, eta herritarrek elkarrizketatzaile bihurtzeko aukera izango dute.
Badihardugu euskara elkarteko kideak ari dira ekimena gidatzen. Zenbait elkarteren laguntza izan dute, hala nola: Afrik Euskadi, Nasledie, Decebal, Mestiza, Amher, Bagera, Gipuzkoako Txinatar Institutua, Rigpe Dorje, Hizkuntza Eskola Ofiziala, AEK eta Urrats. Guztiei eskerrak eman nahi dizkiete, eta bereziki Andoaingo Itsasmendi Autokarabanak enpresari, autokarabana utzi duelako.
«Zenbat hizkuntza hitz egiten dira Donostian? Ez dakigu, baina asko: dagoeneko 50 jaso ditugu –adierazi dute Badihardugu elkartekoek–. Hego Euskal Herrian 108 hizkuntza hitz egiten dira, Unesco Etxeak 2007an egin zuen ikerketa baten arabera. Datu hori Donostiara ekarrita, bertan 100 bat hizkuntza hitz egingo direla pentsatzen dute. Hortik dator ‘101 L’ proiektuaren izena.
Ahalik eta hizkuntza desberdin gehien jasotzea da proiektuaren helburua. Bertan bizi direnenak zein bisitan daudenenak. Aniztasunari eta hizkuntzei buruz zerbait esateko gogoa duten denak elkarrizketatu nahi dituzte. Hau da ordutegia: 11:00 – 14:30 eta 16:00 – 18:00. Bestalde, elkarrizketatzaile lanetan jardun nahi dutenentzat, uztailaren 2an tailerra antolatu dute, eta interesa dutenek helbide honetara idatzi behar dute: 101@ahotsak.com
Bi orduko tailerrak izango dira, bi txandatan banatuta: goizean 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 18:00etara.
(Puede haber caducado)