Gani Mirzo musikaria, Donostian errefuxiatuen alde
Sirian jaiotako artista kurduak kontzertua eskainiko du Aquarium-ean, datorren ekainaren 30ean, ostegunez, arratsaldeko 20.00etan
Diario Vasco, , 24-06-2016Errefuxiatuei elkartasuna adierazteko, Gani Mirzo musikari kurdu – siriarrak kontzertu bat eskainiko du Donostiako Aquarium – ean, datorren ekainaren 30ean, ostegunez, arratsaldeko 20:00etan. Kontzertuan Gurutze Gorriaren kutxa bat egongo da, nahi duenak Libanoko errefuxiatuen proiektu baten alde ekarpena egiteko. Kontzerturako sarrera irekia eta doakoa izango da, baina lekua mugatua da.
Gani Mirzo, Sirian jaiotako artista kurduak, Ekialdeko eta Mendebaldeko soinuak nahasten jakin izan du, maisutasunez jotzen duen laute musika tresnarekin. Musika kurdua, ekialdekoa, flamenkoa eta jazzaren esentzia etengabe ikertzeagatik da ezaguna. Dagoeneko, 3 album kaleratu ditu eta gaur egun Neila Benbey Algeriarrarekin batera laukote bat osatzen du. Film dokumental ezagunen musikaren autorea da eta bere azken diskoa Irakeko Kurdistaneko Domizen dagoen errefuxiatuen kanpamentuari eskaini dio. Izan ere, musikariak familia dauka Domizen, non, gaur egun, 100.000 errefuxiatu baino gehiago bizi diren.
Donostiako Udaleko Kultur Aniztasuneko eta Lankidetzako atalek, Aquarium – arekin elkarlanean, errefuxiatuak pairatzen ari diren egoera izugarriaren aurrean elkartasuna adierazi nahi dute kontzertu honekin. “Errefuxiatuek beren hirietatik alde egitera behartuta ikusten dute beren burua, gerretatik eta jazarpenetatik ihesean, eta, honez gain, Europak, nazioarteko hitzarmenak urratuz, zorigaitzera kondenatzen ditu”, azaldu du Donostiako Udalak ohar batean.
.
(Puede haber caducado)