Libiako kosta zaintzeko plana luzatu du EBk
Berria, , 21-06-2016Sophia operazioa beste urtebetez luzatzea erabaki du Europako Batasunak. Libiako kostazainak trebatzea dauka oinarrian plan horrek, hartara, kosta ikuskatu dezaten. Era berean, armen enbargoa kontrolatzea da xedea. Libiatik abiatzen dira egun Europara Mediterraneotik sartzen dira ontzi gehienak; Frontexen arabera, aurten 300.000 izango dira.
Sophia operazioa iazko urrian sartu zen indarrean, eta EBk jakinarazi du orduz geroztik mafiek kontrolatutako 139 ontzi atzeman eta 16.000 pertsona erreskatatu direla.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)