«Segregazioa» dagoela salatu dute Gasteizen
Berria, , 21-06-2016Migratzaileen seme-alaben eskolatzean «segregazioa» gertatzen dela salatu du Gasteizen eskola publikoaren alde sortutako plataformak. Otsailean aurkeztu zuen taldeak bere burua —tartean daude sare publikoko eragileak eta sindikatuak—, eta ordutik egindako ibilbidearen balantze «gazi-gozoa» egin dute. Pozik dira babesa lortu dutelako legebiltzarrean, baina Jaurlaritzaren jokabidearekin kritiko agertu dira: behar adinako neurriak ez hartzea egotzi diote. «Lehen, bigarren eta hirugarren mailako zentroak egotea onartzen ari da». Salatu dute «kontrol ahula» egiten dela.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)