'Errefuxiatuaren Munduko Eguna' ospatu zuen atzo Bilbok
Nazio Batuen Erakundeak ekainaren 20a finkatu zuen egun hau ospatzeko
El Correo, , 21-06-2016Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ospatu zuen atzo ‘Errefuxiatuaren Munduko Eguna’, ekainaren 20an izatea erabaki eta gero. Hori dela – eta, Bilboko Udalaren talde politikoek adierazpen hau egin zuten. Europako biztanle diren neurrian, une honetan gerraren izugarrikerietatik bizitza salbatzeko ihes egiten ari diren milaka pertsonen egoerarekin solidario eta horien arduradun sentitzen baitira:
1. Irmotasun osoz salatzen dugu milaka eta milaka errefuxiatuk bizi duten egoera, miseriarik gabeko eta giza eskubideen urraketarik gabeko bizitza bat eduki besterik ez baitute nahi, beldurretatik, mehatxuetatik, heriotzetatik eta hondamendietatik urrun. Europar Batasuna osatzen duten herrialde guztiei eskatzen diegu Europar Batasunak sinatutako Asilorako Nazioarteko Eskubidea edo giza eskubideei buruzko nazioarteko hitzarmenak errespetatzen ez dituen edozein akordio, itun, hitzarmen edo ekintza – proposamen kentzea. Europar Batasunak Turkiarekin sinatu duen hitzarmena gaitzesten eta salatzen dugu, giza eskubideen inguruko eta etorkinen edo/eta errefuxiatuen defentsaren inguruko nazioarteko arautegi ugari urratzen baititu eta, ildo horretatik, Europar Batasunari hitzarmen hori indargabetzea eskatzen diogu. Era berean, gerran dauden herrialdeei eskatzen diegu borrokak amaitzeko, giza eskubideak, askatasunak eta joko – arau demokratikoak errespetatzeko.
2. Modu berean salatzen dugu Europar Batasuneko kide diren herrialdeen jarrera, etorkizun seguruago baten bila joateko dena utzi behar duten pertsonen egoera arintzeko urratsik ezin baitute eman. Europako kostaldera iristeko ahaleginean hil diren pertsonei eta haien familiei elkartasuna adierazi nahi diegu.
3. Batasuneko herrialde batzuk errefuxiatuen zelaietan egin dituzten atxiloketak eta mugak ixtea guztiz gaitzesten ditugu eta bat egiten dugu ‘Pasagune segurua’ adierazpenarekin, non Europar Batasunari eta bere estatu kideei eskatzen zaien pasabide humanitarioak sortzea, etorkinek eta errefuxiatuek Europara sartzeko bidea izan dezaten.
4. Espainiako gobernuari exijitzen diogu ahalik eta arinen bete dezan 15.000 pertsona hartzeko konpromisoa eta asilorako eskubidea unibertsala dela gogoratzen diogu, jatorrizko herrialdea zein den edo penintsulara sartzeko bidea zein izan den alde batera utzita.
5. Bilboko Udalbatzak hartutako Akordioa ekartzen dugu hona, talde politiko guztiek aho batez adostu baitute, eta dei berezia egiten diogu Europar Batasunari bere arduren zerrendaren lehen lekuan ume errefuxiatuen egoera jar dezan. Horietako asko bakarrik daude eta oso ahulak dira adingabekoekin trafikatuz etekin pertsonalak eta berehalakoak bilatzen dituztenen aurrean.
6. Errefuxiatuak errefuxiatu dira, haien jaioterria, arraza edo erlijioa zein – nahi izanda ere. Hori dela – eta, Bilbok errefuxiatuak hartzeko prozesu bat hasi eta garatu du, alde batetik Eusko Jaurlaritza eta Eudel – en laguntzarekin eta bestetik Cear eta Gurutze Gorriarekin lankidetzan. Prozesu horretan ez dira kontuan hartu goian adierazitako faktoreak eta errefuxiatutzat jo ditugu egoera hori onartuta daukan pertsona guztiak. Gobernuz kanpoko erakundeek eta gizarteak berton eta errefuxiatuen zelaietan errefuxiatuen eskubideak defendatzeko egin duen lana aintzatesten eta eskertzen dugu.
7. Printzipio horiekin leial izanik eta errefuxiatuekin etengabe gertatzen diren bidegabekeriak salatzeko beharrizana sentituz, eta lortu beharreko helburuetan eraginkorrak izateko beharrizana sentituz, Bilbok aurrera egingo du bere harrerarako eskaintzarekin, baina gainera, Udal honetako talde politikoek sinbolismoz betetako keinu bat egin nahi dute eta Bilbo Errefuxiatuekin Solidarioa den Uria aldarrikatu nahi dute, hemen eta hemendik kanpo horrela aitortu eta onartu dadin.
(Puede haber caducado)