«Errefuxiatuen krisiak gure uste etiko eta demokratiko sakonenak ukitu ditu»
Eusko Jaurlaritzak Errefuxiatuen Mundu-Eguna dela eta adierazpen bat igorri du, non gerratik ihesi dijoazenei laguntza eman behar diegula azpimarratu duen
Diario Vasco, , 20-06-2016Eusko Jaurlaritzak Errefuxiatuen Mundu – Eguna dela eta igorri duen adierazpenaren lehen lerroek Jose Antonio Aguirre Lehendakariaren eta bere familiaren samindura ekartzen dute gogora: “Gaurko egunez, ekainaren 20an alegia, euskal familia baten odisea gogoratzen dugu: Jose Antonio eta Mari gurasoak eta Aintzane eta Joseba seme – alabak Espainiako Gerra Zibiletik ihesi, Europako deserrirantz. Gogora datozkigu Jose Antonio Agirre Lehendakariaren eta bere familiaren larrimina eta samindura. Beldurra, milaka pertsona eta familiarekin batera sentitu zutena, alde egin behar izan zutelako, bizia salbatuko bazuten. Ihesaldi horretan, gainera, beste gerra batekin egin zuten topo Europan”.
“Ekainaren 20a Errefuxiatuen Mundu Eguna da, eta Agirre Zabala familia sinbolo edo ikur bat da, gaur egun ere dena alde batera utzi eta gerrari, jazarpenari edo terroreari ihes egin behar dioten pertsona guztiena. XXI.
Gipuzkoako foru aldundia
Errefuxiatuen Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako Foru Aldundiak errefuxiatuen giza eskubideak babesteari dagokionez ondorengo adierazpenak egin ditu: “Exijitzen die Europar Batasunari eta Europar Batasuneko estatuei, urgentziazko erantzun humanitario bat eman dezatela, oinarri hauek hartuta: nazioarteko asilo eskubidea, nazioarteko hitzarmenak, eta Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna”.
Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko akordioa salatzen du, “hausten baitu nazioarteko giza eskubideei buruzko araudia” eta Espainiako gobernuari exijitzen dio, gardentasun handiagoa izan dezala eta harrera egiteko bere konpromisoa bete dezala; "orobat, euskal erakundeek parte har dezatela errefuxiatuen eta asilo eskatzaileen harrera eta integrazio planak prestatzerakoan eta horiek ezartzerakoan.
Bestalde, Foru Aldundiak “hitzematen du lankidetzan ariko dela gainerako erakundeekin, gure lurraldera iristen diren errefuxiatuek bermatuta izan ditzaten beren eskubideak, eta aukera izan dezaten zerbitzu eta baliabide publikoak eskuratzeko, harrera integral bat ziurtatuz”.
Azkenik, “errefuxiatuekin erakutsitako elkartasuna” aitortzen du, eta eskertzen ditu “bai gobernuz kanpoko erakundeak bai Gipuzkoako gizarte zibila, aparteko lana egitegatik”.
mendean sartuta gauden honetan, bere horretan jarraitzen dute gerrak eta jazarpenek, ankerkeriak eta terroreak, ehunka mila pertsonen bizia erauzten", jarraitzen du testuak. "75 urte igarota, 2016an ere badira sufritzen eta ihes egiten duten familiak. Familia eta pertsona horiek, Errefuxiatuen estatutuari buruzko Nazio Batuen 1951ko Konbentzioak dioen bezala, beldur dira arrazoi guztiz ez ote dituzten jazarri edo pertsegituko euren arraza, erlijio edo nazionalitatearengatik, edota gizarte – talde zehatz baten kide izateagatik edo iritzi politikoengatik, eta ezin dute edo ez dute nahi euren herrialdearen babesera bildu edo herrialde horretara itzuli, pertsegituak izateko beldurrez”.
Nazioarteko egun honen ospakizunaren karietara, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du “zer nolako bidegabekeria ari diren sufritzen aterpe eta babes bila dabiltzan horiek” eta Europan errealitate horrek sortzen duen harriduraz mintzatu da: “Errealitate horrek harridura eta ezintasuna sortzen digu Europan, min handia ematen. Minberatuak gaude oso, gure uste etiko eta demokratiko sakonenak ukitu dizkigutelako”.
Nazioarteko zuzenbidea betetzeko beharra
Eusko Jaurlaritzaren adierazpenak Europako estatuek Nazioarteko zuzenbidea betetzeko duten beharra ere jorratzen du: "Nazio Batuen Konbentzioa sinatu duten estatuek bete egin behar dute Nazioarteko zuzenbidea. Gainera, Europak nahitaez bete behar ditu 1951ko Genevako Konbentzioa, Giza Eskubideen Aldarrikapenaren 14. artikulua eta Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 18. artikulua. Robert Schuman – ek eta Jean Monnet – ek 1950eko maiatzaren 9ko Adierazpena prestatu zuten, Europar Batasunaren jaiotza – agiritzat jotzen dena: Europa antolatu eta bizi batek zibilizazioari egin diezaiokeen ekarpena ezinbestekoa da bakezko harremanei eusteko.
“Guri dagokigu balio humanista horiek berreskuratzea, oinordetzan utzi zizkiguten – eta guraso fundatzaileek, bai eta Agirre Lehendakariak ere, bere eredu eta konpromisoarekin. Europa izateak esan nahi du ardura osoz defendatu behar ditugula pertsonen, pertsona bakoitzaren, giza eskubideak eta duintasuna. Gizaki garen aldetik, eginbehar humanitarioak eskatzen duenez, laguntza eman behar diogu, azkar eta luzamendurik gabe, premia larrian dagoenari, sufritzen, gerra batetik ihesi. Horrek behar du Europar Batasun guztiaren konpromisoa Errefuxiatuen Mundu Egun honetan”, diote testuaren azken lerroek.
(Puede haber caducado)