Paris iparraldean kanpaleku bat hustu dute

Berria, , 17-06-2016

Parisko prefeturako agenteek 378 migratzaile hartzen zituen kanpaleku bat hustu zuten atzo goizean. Hiriaren iparraldean, burdinbide baten azpian zeuden kanpadendak. Parisko Udaleko ordezkariak eta zeinbait elkartetako kideak ere izan ziren operazioan. Prefeturako iturrien arabera, «lasaitasunez» hustu zuten tokia.

378 migratzaileak Sudangoak, Eritreakoak eta Afganistangoak ziren, hein handi batean. Prefeturak jakinarazi duenaren arabera, eskualdeko 30 zentro ingurura bideratu dituzte. Hil hasieratik, 24 kanpaleku hustu dituzte Parisen.

Unicefek salatu egin du Frantziako iparraldeko kanpalekuetako errefuxiatu adingabeen egoera. Sexu abusuak jasaten dituztela jakinarazi du, eta lan behartuak egiten dituztela egunero.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)