ERREFUXIATUAK
EBko immigranteen laguntzak mugatu ditu Londresek
Berria, , 15-06-2016Erresuma Batuari arrazoi eman dio Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak: bizileku baimena ez duten estatu kideetako immigranteek ezingo dituzte jaso gizarte ongizateko diru laguntzak jaso seme-alabengatik. Erresuma Batuan bizitzeko baimena dutenek soilik jaso ahal izango dituzte laguntzak edo zerga kredituak seme-alabengatik. Brexit-aren kanpaina bete-betean dagoenean etorri da ebazpena. David Cameron lehen ministroak neurri honen alde egin zuen kanpainaren hasieran, eta pozez hartu du sententzia. Finantza publikoak babesteko neurria dela aipatu izan du Cameronek.
Hau ez da, baina, uhartean azkenaldian hartutako neurri polemiko bakarra. Erresuma Batura itsasoz iristen diren immigranteen kopurua murrizte aldera, mugazainak eta itsas armada elkarlanean arituko dira aurrerantzean. Barne Ministerioak jakinarazi du plan zabalago baten barruan dagoela itsasoa patruilatzeko neurria. Manchako itsasartean 20 lagun erreskatatu zituzten aurreko astean.
(Puede haber caducado)