Euskal Eskola eta Ekuador, Donostiako kultur aniztasunaren aldeko festaren protagonistak
Gara, , 11-06-2016‘Etorkizuna 11 kolore’ lelopean, aniztasunean oinarrituriko elkarbizitzaren aldeko hezkuntza izan da gaur Donostian bizi izan duten jaia. Euskal hezkuntzaren komunitatea eta Euskal Herrian bizi den ekuadorreko komunitatea izan dira protagonistak.
EH11kolorek Donostia 2016rekin elkarlanean, 11 kolore fest, Euskal Herriko kultur eta jatorri aniztasunaren festa antolatu du laugarren urtez. Elkarlan honek etorkizunera begira egin nahi izan du bere agurra.
EHIGE eta Sortzen izan dira aurtego txupinazoa jaurti dutenak, horrela EH11kolorek, Euskal hezkuntzaren komunitatea omendu nahi izan du, «aniztasunean eta elkarbizitzan oinarrituko den hezkuntza eredu barnehartzaile eta euskladunaren alde egin duten lanagatik».
Danbor guztien aldeko martxan parte hartze berezia izan du ekuadorreko komunitateak. Haiekin batera beste herrialdeetako elkarte ezberdinek parte hartu dute: Errumaniarrak, Peruarrak, kolombiarrak, Saharauiarrak, Marokoarrak, Bolibiarrak, Nepaldarrak, Senegaldarrak, Andaluzak, Nigeriarrak, Dominikarrak, Nikaraguarrak… batukadak, txalapartariak eta Donostiako piraten Burubeltz konpartsarekin batera.
(Puede haber caducado)