Melillara estoldatik sartu nahi zuen etorkin bat hil da

Berria, , 08-06-2016

Marokoko Nador hiria eta Melilla (Espainia) batzen dituen estoldan harrapatuta hil da etorkin bat. Nadorreko agintariek jakinarazi dute hildakoa Saharaz hegoaldeko migratzailea zela. Harekin batera estoldetako tuneletan barrena sartu ziren hiru lagunak Nadorko ospitalera eraman zituzten poliziek, onik.

Migratzaileek ur zikinak ateratzen dituen estoldatik iritsi nahi zuten Melillara. Poliziek esan dute aurreneko aldia dela bide hori erabiltzen dutela etorkinek.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)