117 etorkinen gorpuak topatu dituzte Libiako kostaldean

Gara, NAIZ, 03-06-2016

Gutxienez 117 etorkinen gorpuak aurkitu dituzte Libiako kostaldean, bertako Ilargi Erdi Gorriak jakinarazi duenez.

Gorpuak atzo topatu zituzten Zuara herrian, Tripoli hiriburutik 120 kilometro mendebaldera, bertako Ilargi Erdi Gorriak jakinarazi duenez. Bertako biztanleek ohartarazi zioten Poliziari hilotzak ikusi zituztela.

Orain arte 117 gorpu errekuperatu dituzte. Ilargi Erdi Gorriak ez du azaldu nongoak ziren hildakoak.

Libiatik milaka pertsona itsasoratzen dira Mediterraniotik Europara iristeko asmotan, baina asko eta asko bidean geratzen dira. Nazio Batuen Erakundearen arabera, 2016an 2.500 lagun baino gehiago hil dira Libia edo Turkiatik itsasoratu ondoren.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)