Idomeni hustuta, Pireo eta Elinikon hutsaraziko dituzte
Berria, , 27-05-2016Idomeniko kanpalekuan geratzen ziren azken 1.500 errefuxiatuak kanporatu zituen atzo Greziako Poliziak. Errefuxiatuek asteak zeramaten protestan, Mazedoniak mugak itxi ostean babesik gabe eta nora bueltatu gabe gelditu baitira. Protesta gisa, errefuxiatuek mugako trenbideak okupatu zituzten, eta diru galera handiak eragin. Horregatik, presioak jaso ditu gobernuak kanpalekua hutsarazteko. Errefuxiatuak industria nabeetara eramango dituzte.
Mugarik Gabeko Medikuek deportazioak salatu dituzte, bai eta informazio falta eta azken egunetan laguntza humanitarioari jarritako oztopoak ere. Gobernuak ekainerako espero du Pireoko eta Elinikoneko kanpalekuak hutsaraztea.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)