migratzaileak
Itsasora eroritako 500 etorkin inguru erreskatatu ditu Italiako itsas armadak
Berria, , 25-05-2016Migratzaileak zihoazen ontzia Libiako kostatik 18 miliatara hondoratu da. Laguntza deia jaso ostean abiatu dira Italiako itsas armadako bi ontziak Libiako kostaldera, eta horri esker bizirik atera dituzte itsasora eroritako 500 etorkin inguru. Horretaz gain, zazpi gorpu ere atera dituzte uretatik.
Iturri ofizialek azaldu dutenez, migratzaileak zihoazen ontzia Libiako kostaldetik 18 milia ingurura hondoratu da, nazioarteko uretan. Antza ontzian “jende gehiegi” zihoan eta horren ondorioz gertatu da ezbeharra.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)