Udalak Aldundiari DBL-AGI laguntza ez kentzeko eskaera egitea eskatuko du EH Bilduk, mozio bidez
Apirileko ohiko plenoa egingo da gaur, 18:00etan; koalizioak bost mozio sartuko ditu
Diario Vasco, , 28-04-2016Gaur, arratsaldeko seietan, apirileko ohiko plenoa izango da udaletxeko areto nagusian. Eta Zumaiako EH Bilduko taldeak jakinarazi duenez, bost mozio sartuko ditu gaurko Udalbatzarran.
Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari DBL – AGI laguntza ez kentzeko eskaera egiteko eskatuko du EH Bilduk; Europar Batasunaren eta Turkiaren artean adostutako pertsonen deportazio akordioa bertan behera uzteko eta errefuxiatuen bizitza bermatzeko eta Urola Kostako autobus zerbitzuek, Donostiako Geltoki Nagusiarekin lotura zuzena izateko eskaera aurkeztuko du, besteak beste. Diru sarrerak Berma – tzeko Laguntza (DBL – AGI) Gipuzkoan bizi diren 1.422 familia unitatek jasotzen dute, eta tartean 700 ume daude.
Mozio baten bitartez Zumaiako Udalak bere babesa adieraztea eskatuko da, «Gizarte Zerbitzuen erabiltzaile guztiei, inolako salbuespenik gabe. Halaber, bere aitortza adierazi nahi die Gizarte Zerbitzuen langile guztiei, beraiek baitira eskubide horren bermea». DBL izeneko prestazioa «erasotzen jarraitzeari utzi eta, bereziki, hori justifika – tzeko argudio xenofoboak bere hizkeratik desagertarazteko», azaldu dute EH Bildutik.
Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiari prestazioa bertan behera uzteko duen asmoari uko egin diezaiola eskatzen du mozioak, baita Aldundiak Eusko Jaurlaritzari Diru sarrerak Bernatzeko Errenta jaso ahal izateko eskatzen den errolda – tze denbora hiru urteetatik urtebetera pasa dezala planteatzea eta lehenbailehen burutzea.
Bizitza bermatzeko eskaera
Europar Batasunaren eta Turkiaren artean adostutako pertsonen deportazio akordioa bertan behera uzteko eta errefuxiatuen bizitza bermatzeko eskaera egingo da. «Zumaiako Udalari dei egiten diogu, Giza Eskubideen defentsara batu dadin. Salatu nahi dugu, NBE – k salatzen duen bezalaxe, atzerritarren kanporatze zuzena planteatzen duen akordio bat europar legediaren eta nazioarteko legedia humanitarioaren aurkakoa dela; Giza Eskubideen Europar Konbentzioak kanporatze kolektiboak debekatzen ditu; eta azkenik, salatu nahi dugu falazia bat dela Turkia herrialde segurutzat hartzea, izan ere, frogatua baitago autoritate turkiarrak errefuxiatuak berriz ere Siriara itzularazten dituela, eta herritar siriarrak tirokatzen ditu Turkia – Siria mugaldean», adierazi du taldeak. Aurkeztuko duten adierazpenean Europako Batzordeari, Europako Estatuei eta bereziki, Estatu Espainiarrari eskatzen die: lehenbailehen bidal dezaten laguntza humanitarioa Idomenira, Grezia eta Mazedonia bitarteko mugaldearen itxieragatik bertan harrapatuta dauden pertsonen beharrak asetzeko; barne mugaldeak lehenbailehen zabaltzea; bertara heltzen saiatzen ari diren pertsonentzat, Europara heltzeko bide seguruak ezartzea eta bide ez seguruetatik etorri diren pertsonak inolaz ere, ez deportatzea; gutxienez ‘Europar kupoan’ adostutako 333 pertsonak Gipuzkoara lekualdatzea eta Gipuzkoako Foru Aldundiak horien harrera egitea; asilo gaietan nazioarteko legea betetzea; eta immigrazio politikak aldatzea.
Bestalde, taldeak Gipuzkoako Foru Aldundiari honako eskaera aurkeztea proposatuko du, baita ere mozio bitartez: Urola Kostako autobus zerbitzuek, Donostiako Geltoki Nagusiarekin lotura zuzena izan dezaten bermatzea eta horretarako egokien den ibilbide alternatibo bat aztertu dezala; aztertu beharreko ibilbide berrian Amara auzoarekin lotura izango duen geltokia txertatzea eta asteburu eta jai egun arratsaldetako ordutegien azterketa egin dadila, autobusen maiztasunak egokitu ahal izateko.
Bestetik, EH Bilduk, ‘Mozal lege’aren aplikazioaz kondenatutako Axier Lopez zumaiarraren aldeko adierazpen instituzionala aurkeztuko du, Udalak bere babes eta eslkartasun osoa adierazteko. «Era berean, herritarrek duten informatuta egoteko eskubidearen alde lanean tinko eta zintzo jarraitzeko».
Azkenik, Urola Kostako Hitzari aurreko urteetako diru laguntza emateko eskatuko du. Hau da, 23.650 euroko diru laguntza gehitzea.
(Puede haber caducado)