DBL kentzeko asmoaren aurkako elkarretaratzea deitu du Zumaiako Karta Sozialak

Diario Vasco, S.U., 27-04-2016

Diru – sarrerak berma – tzeko laguntza (DBL edo AGI erderaz) bezala ezagutzen dena da Gipuzkoako Foru Aldundiak duen diru – funtsa, herrialdeko 1.422 familia pobretuk jasotzen dutena, tartean 700 umek.

Azken egunotan jakin izan da Foru Aldundiak laguntza hau kentzeko asmoa duela. Zumaiako Karta Sozialak erabaki horren aurka agertu da: «Arrazoia? An – tza, etorkinak erakartzeko amua modukoa da».

Zumaiako Karta Sozialeko kideentzat, Aldundiak iragarri duen neurri honek ez du «batere laguntzen gizarte minimoki kohesionatu bat eraikitzeko, lehendik ezagunak egiten zaizkigun mezu arrazista eta xenofoboei jarraipena ematen dielako. Gurera atzerritik etorri direnak susmopean jartzen ditu, insolidaritatearen mamua barreiatuz», adierazi dute.

«Diputazioaren asmoak zuzenki egiten du talka guk gizartearentzat nahi dugun ereduarekin, elkarrenganako begirunea eta duintasuna bermatuko lukeena», azaldu dute Zumaiako Karta Sozialeko kideek.

Elkarretaratzea, bihar

Hau guztia dela eta, Zumaiako Karta Sozialako kideak bihar, apirilak 28, magnolioaren aurrean biltzea deitzen ditu herritarrak, arratsaldeko 19:30ean.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)