Zazpi errefuxiatu iritsi dira Hendaiara

Gara, NAIZ, 25-04-2016

Asilo politikoa lortu duten zazpi errefuxiatu siriar Hendaiara iritsi dira gaur goizean Biarritzeko aireportura eta Hendaian aterpetuko dira. Bi urtetan Pirinio Atlantikoetako departamendura 300 bat iritsi beharko lirateke

Duela hilabete batzuk eman zion baiezkoa Hendaiako Herriko Etxeak errefuxiatuak aterpetzeko Estatu frantsesak egindako eskaerari eta zazpi siriar iritsi dira gaur. 10:00ak aldera iritsi dira Biarritzeko aireportura. 70 eta 57 urteko bikote bat, 18 eta 17 urteko seme – alabekin, eta beste bikote bat, 33 eta 27 urtekoa, zazpi urteko haurrarekin.

Herriko Etxeak zazpi pertsonei bi etxebizitza eskainiko dizkie, CCAS egiturak (Gizarte Zerbitzuak) eta herritar batek utziak. Orain, errefuxiatuei elkartasuna adierazteko sortu den Esku Zabal elkartea harrera prestatzen ari da.

Bi urtez Estatu frantsesak 30.000 errefuxiatu aterpetuko dituela adierazi du. Pirinio Atlantikoetako departamendua aterpetzeko lekuen %1a ordezkatzen du, hau da, 300 bat iritsi beharko lirateke.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)