Internazionalizazioa berbagai 'Aktion' jardunaldian

Diario Vasco, , 24-04-2016

Datorren ostegunean, hilak 28, ‘Internazionalizazioa eta balioak. Kultur aniztasunera abian’ gaia izango dute aztergain Garaia Berritzegunean egingo den Aktion jardunaldian.

Aktion, internazionalizazio prozesu komplexuan, balioak duten garrantziaz gazteei sentsibilizatzeko ekitaldi bat da. Bertan, gaian adituak direnen bizitako esperientziak ezagutzeaz gain, ekipo multidisziplinarretan gaur egun enpresek duten erronkak hausnartzeko eta soluzioetan lan egiteko aukera egongo da. Ekitaldiak, 90 pertsona inguru bilduko ditu, profil eta adin desberdinekoak.

Disziplina desberdineko ikasleak, sektore desberdineko enpresak eta Arizlemdiarretaren Lagunen Elkarteko kideak besteak beste. Hau izanik, ekitaldiaren erakargarri bat, horrela inteligentzia kolektiboa sustatzen duen leku bat eratuz.

Ekitaldia 8:45 hasiko da eta goizean zehar ponentek hauek izango dira: Jokin Laspiur (Asia Sourcing Director & Project, MCC), Tomas Gonzalez (Internazioko Zuzendaria IDOM – en); Naiara Arnaez (Irakasle eta ikertzailea Mondragon Unibertsitatean), Jon Basurko (Fagor Ederlan Brasileira Ltda. Autopeças – eko zuzendari ohia), Ana Aguirre (Co – Founder TZBZ) eta Yolanda Muñoz (Deputy CEO Corporación Patricio Echeverría).

Goizeko 10:40ean geldiadia egingo dute eta 11:00etan ‘challenge time’ – ari ekingo diote: erbesteratuen kudeaketa; bertako kulturaren eta kultura korporatiboaren arteko bizikidetza, eta ¿Non eta nola hasten da enpresa baten internazionalizazio prozesua? izango dute aztergai. Lander Belokik (Mondragon Unibertsitatea) itxiko du ekitaldia 13:15etan eta 13:30ean ‘Networking & Pintxos’ saioa egingo dute.

Izenemateak: maider.ohana@gmail.com postan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)