Austria
Eskuin muturrak irabazi du Austriako presidentetzarako bozen lehen itzulia
Berria, , 24-04-2016Botoen %36 bereganatu ditu FPO alderdiko hautagai Norbert Hoferrek. Maiatzean egingo dute bigarren itzulia. Azken urteetan eskuin muturra indartuz doa Europako Batasuneko estatuetan. Krisiak batetik eta errefuxiatuen auziak bestetik haien gorakada ahalbidetu du. Horren froga, Austriako presidentetzarako bozak. Izan ere, eskuin muturreko hautagai Norbert Hoferrek irabazi du lehen itzulia botoen %36 bereganatuta.
Bigarren tokian geratu da berdeen babesa duen Alexander van der Bellen, botoen %19,7rekin eta Irmgard Griss independentea hirugarren, botoen %18,8rekin.
Dena den, Hoferrek bigarren itzuliari egin beharko dio aurre, presidentetza eskuratuko badu.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)