DBL kentzeko asmoaren aurkako elkarretaratzea

Getariako Eskubide Sozialen Kartak deitu zuen asteartean herriko plazan eta getariarren babesa jaso zuen

Diario Vasco, JUAN MARI ZUBIAURRE, 21-04-2016

Joan den asteartean elkarretaratze bat burutu zen herriko plazan Getariako Eskubide Sozialen Kartak deituta. Joan den astean DBL Aldundiak kentzeko asmoa azaldu ondoren egin zuten deia eta bertaratutakoak Kartako kideekin adierazpen bat babestu zuten.

Bertan irakurri zen testuak zera zioen, «2011ko bukaeran, Eusko Jaurlaritzak gure Gizarte Zerbitzuen prestaziorik garrantzitsuenetako bat den Diru sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE, RGI erdaraz) kobratu ahal izateko eskatzen den erroldatze denbora igotzea erabaki zuen: urtebetetik hiru urtera. Pertsona asko gure babes sistematik kanpo geratu zirelarik.

Murrizketa sozial horri aurre egiteko, Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2012ko uztailean, Diru sarrerak Bermatzeko Laguntza (DBL, AGI erdaraz) sortu zuen, non prestazioa jasotzeko eskatzen den erroldatze denbora urtebetekoa den.

Diputazioak sortutako prestazioak izaera unibertsala dauka, hau da, baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei zuzenduta dago, nongo den begiratu gabe. Horri esker, gaur egun, Gipuzkoan legez babestu beharreko 1.422 familia daude».

Prestazioa kentzearen aurka

Foru Aldundiak prestazioa bertan behera uzteko nahiaren aurrean zera adierazizuten bertaratutakoak, «Alde batetik, ongizate soziala herritar guztion eskubide denez, eta erabakiak behar gehien dituzten (eta izango dituzten) familiak bazterrean utziko dituenez, bertan behera utzi dezatela eskatzen dugu».

Bestalde, erabakia atzerapausoa izateaz gain, «berau bertan behera uzteko darabilten diskurtsoak (‘Efecto llamada’ delakoa) elkarbizitza eta elkartasunari ez die batere lagun – tzen. Aski da!» diote

Azkenik, «Foru Aldundiari exijitzen diogu etekin ekonomikoen gainetik pertsonengan pentsa – tzeko, eta laguntza sozialetan ezarritako murrizketak indargabetu ditzala».

Hau guztia astebete lehenago Aldundiak egindako adierazpen ba – tzuen ondorioa da, «berriki jakin dugu, pasa den asteartean, Gizarte Politikako legebiltzarkide den Maite Peñaren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Diru – sarrerak Bermatzeko Laguntzak (DBL) kenduko dituela 2018ko abenduaren 31an; ‘migrazio isuri artifiziala’ eragin duelako eta onuradunak gizarteratzen laguntzeko zuen hasierako helburua bete omen ez duelako» gogora – tzen dute Getariako Eskubide Sozialen Kartako kideak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)