Berrehundik gora errefuxiatu erreskatatu dituzte kostazainek Mediterraneoan, Sizilia hegoaldean
Gara, , 19-04-2016Kostazainek 214 errefuxiatu erreskatatu dituzte Sizilia hegoaldean, Mediterraneo itsasoan, Gobernu frantsesak jakinarazi duenez.
Italiako kostaldera iritsi nahian ari zen itsasontzi batean zihoazen 214 errefuxiatu erreskatatu zituzten igande gauean frantziar kostazainek Sizilia hegoaldean, Gobernu frantsesak gaur jakinarazi duenez.
Ontzia Egiptotik abiatu zen eta bertan 106 gizon, 45 emakume –horietako bat haurdun– eta adin txikiko 63 pertsona zeramatzan. Sudan, Somalia, Komore uharteak, Eritrea, Siria eta Egiptoko jatorria zuten.
Gobernu frantsesaren arabera, hamar egun zeramatzaten itsasoan erreskatatu zituztenean. Kostazainek italiar agintarien esku utzi zituzten igande gauean.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)