Getariako Eskubide Sozialen Kartak elkarretaratze batera deitu du
Diario Vasco, , 16-04-2016Getariako Eskubide Sozialen Kartak deialdi bat egin du datorren astearterako arratsaldeko 19:00etan herriko plazan. Elkarretaratze batera deia luza – tzen dute DBL Aldundiak ken – tzeko asmoa azaldu ondoren.
Kartako kideek zera diote, «berriki jakin dugu, pasa den asteartean, Gizarte Politikako legebiltzarkide den Maite Peñaren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiak Diru – sarrerak Bermatzeko Laguntzak (DBL) kenduko dituela 2018ko abenduaren 31n; ‘migrazio isuri artifiziala’ eragin duelako eta onuradunak gizarteratzen laguntzeko zuen hasierako helburua bete omen ez duelako».
Erabaki honen aurrean adierazi dute, «alde batetik, murrizketa honek beste behin ere familiarik ahulenak bazterrean utziko dituela. Erabakiak zuzen – zuzenean eragingo die 1.422 familiei, tartean 700 haurri. Bestetik, Erabakia gelditu ezean Gipuzkoan pertsonen/familien arteko desberdintasuna eta pobrezian urrats berri bat emango dela; areagotuko dela. Gainera, Aldundiak murrizketa sozialak egiten dituen bitartean, aberatsenei zergak jaisten dizkie eta bukatzeko, Gasteizen Javier Marotok egin bezala, Diputazioak atzerritarren presentziaren inguruan eginiko irakurketak elkartasunaren aurkakoak direla azaldu nahi dugu».
Egoera hau salatzeko, «getariarrei kalera ateratzeko deia egiten diegu». Elkarretaratzean egingo dituzten aldarrikapenak ere azaldu dituzte, «Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako erabakiaren aurrean beren aurkakotasuna agertzeko eskatzen diogu herritarrei. Horrez gain, murrizketa sozialei ez esateko eta laguntza sozialak jasotzen dituzten familiei gure elkartasuna helarazteko». Amaitzeko Eskubide Sozialen Kartak, «Diputazioari Pobrezia, bazterkeria eta arrazakeriari aurre egiteko politika sozialak garatzea exijitzeko elkarretaratzera deitzen du, herritar guztiak, eskubide guztiak aldarrikatu ditzaten».
(Puede haber caducado)