Etorkinen alfabetizaziorako hitzarmena berritu dute Bilboko udalak eta Itakak Fundazioak
Bizkaiko hiruburak 17.000 euroko diru laguntza ematea onartu du, gaztelania irakatsiz eta komunikatzeko tresnak emanez parte hartzaileen bizi kalitatea hobetzeko
El Correo, , 14-04-2016Bilboko Udalak eta Itaka – Eskolapioak Fundazioak bien arteko lankidetza hitzarmena berritu dute 2015 – 2016 ikasturterako, ‘Ojalá’ izeneko programarekin jarraitzeko. Egitasmoak alfabetizazioan eta konpainian jartzen du arreta, hiriko etorkin langabeak gizarteratzeko eta lan munduan sartzeko. Bilboko Udalak proiektu honetarako 17.000 euroko diru laguntza ematea onartu du, gaztelania irakatsiz eta komunikatzeko tresnak emanez parte hartzaileen bizi kalitatea hobetzeko.
Ikasturte honetan, adin nagusiko 134 pertsonek, Bilboko etorkinak direnak, programa honetan parte hartzen dute eta 180 ikastordu egiten dituzte urritik ekainera. Parte hartzailea adinez nagusia da, eskolara doazen seme – alabak dauzka bere kargura eta ez daki gaztelania askorik, zailtasun sozio – ekonomikoak dauzka eta lana modu aktiboan bilatzen du.
Itaka – Eskolapioak Fundazioak beharrezko baliabide teknikoen eta giza baliabideen ardura dauka, eta horien artean daude prestakuntzako gelak eta irakasleak. Horrez gain, umeak zaintzeko zerbitzua dauka, ardurapeko adingabeak dauzkaten pertsonek parte hartu ahal izan dezaten.
Bilboko Udalak eta Itaka – Eskolapioak Fundazioak harreman estua daukate Bakearen Astea antolatzeko eta ikastetxeak antolatzen duen globo festa egiteko. Ordutik hona, erakunde biek topaketa eta lan asko egin dituzte elkarrekin; izan ere, 2013an Bilboko Udalak Iparra – Hegoa Saria eman zion ikastetxeari, elkartasunaren sustapenaren arloan egindako ibilbide oparoagatik. 1985ean, ikastetxeak Itaka elkartea sortu zuen, hezkuntza mundua eraldatzeko tresna izan daitekeela sinetsita, eta 2001ean, eta fundazio bihurtuta, Itaka garatzeko bidean dauden herriekin eta hirian egoera ahulean dauden taldeekin elkartasuna sustatzeko kanpainak egiten hasi zen.
(Puede haber caducado)