Errefuxiatuen krisialdiak tarte berezia izango du Uda Ikastaroetan

Jarduera gehiago, DSS2016 Fundazioarekiko elkarlana eta antolaketan izandako aldaketak dira gaur aurkeztutako UPV/EHUko ikastaroen XXXV. edizioaren berritasun nagusiak

Diario Vasco, M.I. | DONOSTIA, 11-04-2016

UPV/EHUko Uda Ikastaroen laguntzaile nagusia den BBVA Fundazioaren egoitzan aurkeztu da astelehen honetan ikastaroen XXXV. Edizioa, Iñaki Goirizelaia, UPV/EHUko errektorea, Carmen Agoués, UPV/EHUko Uda Ikastaroen zuzendaria, eta Laura Poderoso, BBVA Fundazioaren zuzendariordea bertan zirela

2016ko edizioan nabarmena da jardueraren areagotzea, baina hori ez da maiatzaren 19an hasiko den edizioaren berritasun bakarra. Izan ere, askotariko gaiak jorratuko dituen diziplina anitzeko Egitaraua izango da aurtengoa, gizartearen zatirik handienera heldu nahirik, uneko gairik garrantzitsuenen inguruko eztabaida eta pentsamendu kritikorako eremua eskainiz.

Era berean, ikastaroen nazioarteko izaera inoiz baino handiagoa izango da. Batetik, Donostia Europako Kulturaren Hiriburua izateak proposamenei nazioarteko izaera handiagoa eman die. DSS2016EU Fundazioarekin elkarlanean, zeharkako ildo baten bitartez, Bake, Bizitza eta Ahotsak Itsasargien inguruko eztabaida eta analisirako eremua eskainiko da. Gaur egun, Bakea Eraikitzeko Norvegiar Zentroaren zuzendaria eta Amsterdameko Transnational Instituteko ikertzaile elkartua da. Hasierako lezioak honako gai hau jorratuko du: ‘Gatazkak eta nortasunak. Bake eta adiskidetzerako eremu orokorra Euskadirentzat’.

Kulturaren hiriburutzarekin batera pertsona errefuxiatuen egoerari, Europaren erantzunari eta garapenerako lankidetza politikei buruzko ikastaroak eta jarduerak eskaini, biñeten bitartez gure oraintsuko iraganaren memoria aztertu eta euskaldun eta japoniarren arteko topaketa antolatuko da. Izan ere, aurten gehien landutako gaietako bat errefuxiatuen krisialdiari lotuta dago. Errefuxiatuen egoerari eta Europaren egitekoari buruzko hainbat jarduera antolatu dira, bai ikastaroen barruan, baita publikoari irekitako jardunaldietan ere.

Gogoratu behar da, halaber, “Basque Yourself first summer school” programa datorrela berritasunen artean. Euskal Herriko kultura eta nortasunarekiko interesa duen edozein unibertsitate ikasleri zuzendutako programa berria da. Mintegi eta jarduera kultural eta ludikoez osatutako programa ekainaren 26tik uztailaren 15era gauzatuko da.

23 jarduera euskaraz

Aurten, egitarauko 23 jarduera izango dira euskaraz, gehienak hezkuntzari lotuak eta askotariko gaiak jorratuko direlarik, hala nola: nola landu dolua eskolan, ikaskuntza kooperatiboari buruzko ikastaroak, euskaldunak Nevadan, sorkuntza eta oratoriako ikastaroak, justizia konpontzailea, poesia eta ipuinak eskolan, etab. Jarduera egitarauan, orobat, ingelesa barne hartuta dago, kasu honetan 21 ekintzarekin eta gehienak Zientzia eta Teknologiaren zikloan barne hartuta.

Egoitza nagusiak Donostian jarraitzen badu ere, Miramar Jauregian hain zuzen, sendotu egiten da Bizkaia eta Arabaren presentzia, batez ere Arabaren kasuan. 19 jarduera Bizkaian izango dira, bereziki Bizkaia-Aretoan, eta 15 Araban, hain zuzen ere, Vitoria-Gasteiz, Moreda Araban, Agurainen eta Laguardian. Halaber, Zubietan, Irungo Oiasso Museoan (Ficoba), Baionan eta Zumaian (bisita Flyschera)ere izango dira ikastaroak.

Webgunea ere berria dute aurten Udako Ikastaroek. Bertan aurkituko dute interesatuen behar duten informazio guztia. Era berean, berri honen osagarri den bideoa prestatu dute ikastaroen berri emateko.Matrikulatzeko epea astelehen honetan bertan ireki da, eta maiatzaren 31ra arte murriztua izango da. Gainera, hainbat taldek (ikasleak, jubilatuak,…) matrikula murriztuagoa lortu ahal izango dute izena emateko epe osoan zehar, eta ostatu bekak eskatu ahal izango dira. Informazio guztia web orrian dago eskuragarri edo, bestela, Uda Ikastaroak Fundazioaren Idazkaritza Nagusira jo daiteke.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)