Errefuxiatuak

300 bat errefuxiatu zauritu ditu Mazedoniako Poliziak

Berrehun inguru negar gasa arnasteagatik artatu dituzte, eta 30, gomazko balek eragindako zauriengatik. Bestelako zauriak dituzte gainerakoek.

Berria, Berria, 10-04-2016

Zurrumurru baten ondorioz sortu zen tirabira, atzo, Idomenin; iheslarien artean orri bat banatu zuten mugara joatera deituz, zabaldu egingo zutelakoan. Mazedoniako Poliziak horrelakorik ez zutela egingo adierazi zien iheslariei, eta orduan hasi zen liskarra.

11.219 lagun zeuden atzo goizean Idomeniko errefuxiatuen gunean. 4.500 inguru ziren, berriz, Pireoko portuan zeudenak, eta horiei ultimatuma eman zien Greziako Gobernuak. Gobernuak antolatutako zentroetara eraman nahi dituzte iheslariak, azalduz zentro horietan aurkez ditzaketela asilo eskariak. Gutxi dira, ordea, aukera horren alde egin dutenak.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)