#katiuskaErronka kanpainarekin bat egingo dute Zaldibiako herritarek
Diario Vasco, , 09-04-2016Zaldibiako herritar talde batek #katiuskaErronka kanpainarekin bat egin du eta herrian material bilketa antolatu dute.
«Gerratik ihesi doazen pertsonei elkartasuna adierazteko keinu txikia da», diote antolatzaileek, «errefuxiatuentzako botak behar ditugu».
Bildu nahi duten materiala, beraz, mendiko botak, kirola egitekoak, katiuskak… berriak edo erabilitakoak. Barruan galtzerdiak badituzte hobe.
Material bilketa honako egun eta lekuetan izango da, apirilaren 11, 12, 13 eta 14a. Bi leku daude botak edo katiuskak uzteko: Lardizabal eskolan eta Kultur etxea.
Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)
(Puede haber caducado)