Jantziak eta zapatak Siriako herriarentzat

Bi egunez, gaur eta bihar, Ezenarro eraikinean egingo da Meka Lanbide Eskolak antolatutako bilketa

Diario Vasco, El Diario Vasco, 07-04-2016

Elgoibarko Meka Lanbide Eskolan ere sortu da, Euskal Herriko beste zenbait tokitan bezala, Siriako gerra pairatzen ari diren eta handik ihesi doazen errefuxiatuekiko elkartasun mugimendua. Hala, arropa eta zapata bilketa antolatu dute Siriako herritarrei laguntzeko.

Bilketa gaur eta bihar egingo da, ostegun eta ostiralez, Ezenarro eraikinean (Arregitorre kalea, 2), goizeko 08:00etatik arratsaldeko 19:00etara. Ikastetxeko komunitateari ez ezik, herritar guztiei zabaldu diete diete laguntzeko gonbidapena. Ekimena bilketa handia egiten ari den Eibarko CARE (Comité de Ayuda a las Personas Refugiadas de Eibar) elkartearekin batera jarri dute abian.

Zehazki, eskatzen dituzte tamaina guztietako zapata gogor eta erosoak (lauak, alegia), galtzerdiak, buruko pañueloak… Materiala bidaltzeko dirua ere behar dute, eta horretarako honako kontu korrontea zabaldu dute: 3035 – 0023 – 92 – 0231153418.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)