GENERO INDARKERIA

Pereira hil izana ukatu du epaiketan haren bikotekide ohiak

Gaur hasi da Andina Pereira de Britoren hilketaren epaiketa. 2014ko martxoan hil zuten, eta haren bikotekide ohia da akusatua.

Berria, Maialen Unanue, 07-04-2016

Pereiraren heriotzagatik akusatutako gizonak ukatu egin du hura eraso eta hil izana, eta baieztatu du elkarrekin bizitzekotzan zirela —Pereira itota hil aurretik, bananduta zeuden—. Aitzitik, andrearen seme-alabek azpimarratu dute euren ama beldurrez bizi zela, harremana eten ondotik bikotekide ohiak jarrera “bortitza” izan zuelako, jarraitu egiten zuelako eta hiltzeko mehatxua egin ziolako.
Pereira familiaren abokatuak jakinarazi du fiskaltzak baino zigor handiagoa eskatuko duela —hamasei urte eta erdiko eskaera egin du—: adierazi duenez, epaiketa bitartean frogatzen saiatuko da tratu txar etengabeak eman zizkiola, Pereiraren etxera sartu eta hura hiltzeaz gainera.

Epaiketan hitz egin dute, baita ere, krimena ikertzen ari diren ertzainek, eta esan dute akusatuak odolez zikindua zuela gerrikoa, atxiloketaren unean negar zotinka hasi zela, eta aitortu egin zuela bikotekide ohia hil zuela.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)