Errefuxiatuentzako oinetako bilketa Donostian
Ekitaldi nagusia apirilaren 17an egingo bada ere, astearte honetatik hilaren 15era bitartean utzi daitezke oinetakoak hainbat tokitan
Diario Vasco, , 05-04-2016Katiuskak, mendiko botak, kirola egitekoak, berriak edo erabilitakoak, hobe barruan galtzerdi pare bat baldin badaramate… Donostia Kulturako langile talde baten ekimena den da #KatiuskaErronka ekimena abian da. “Ekimen hau txikia da, baina oin asko lehor eta bero mantentzeko eta gaixotasunak saihesteko lagungarri izango da. Gainera, gerratik ihesi doazen pertsonei gure elkartasuna adierazteko modu bat da eta Europan errepikatuko ez zela uste genuen egoera gaitzesteko”, esan zuten aurkezpen egunean, eta hala da: bota pare bat ez da gauza handia, vaina gerratik ihesi baldintza izugarri gogorretan bizi direnentzat hobekuntza izugarria izan daiteke oinetako egoki parea.
Egitasmoaren ekitaldi nagusia apirilaren 17an egingo da, San Telmo museoaren parteko Zuloaga plazan. Bertan, eguerdiko 12:00etan, errefuxiatuekiko elkartasuna erakutsiko duen argazkia egingo da, kanpalekuetara bidaliko diren bota guztiekin.
Bilketa, baina, astearte honetantxe hasi da, eta hilaren 15era bitartean Donostiako tokiotan jasoko dira botak: Donostia Kulturaren kultur etxeak eta liburutegiak, Donostia 2016ren egoitza, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharra, San Telmo Museoa eta Tabakalera.
Botak emateaz gain, informazioa zabaltzen lagun dezake edonork. Besteak beste, ekimena sare sozialetan partekatuz #KatiuskaErronka traola erabiliz.
(Puede haber caducado)