Mundua

EBtik aurreneko 400 errefuxiatuak gaur iristea espero du Turkiak

Berria, Berria, 03-04-2016

EBk eta Turkiak sinatutako akordioa indarrean sartuko da, eta Greziatik 400 – 500 errefuxiatu eramatea espero du Turkiak. Greziak herrialde seguru izendatu du Turkia, eta beraz, EBk eta Turkiak sinatutako akordioari jarraituz, hara deportatuko ditu errefuxiatuak. Bihar sartzen da indarrean akordioa, eta bihar bertan 400 – 500 errefuxiatu iristea espero du Turkiak, Efkan Ala Barne ministroak jakitera eman duenez: “Greziak 400 izen eman dizkigu orain arte, baina guk 500 eskatu ditugu. Biharko zerrenda 500ekoa bihurtzea posible da”.
Pakistango, Afganistango eta Irakeko errefuxiatuak beren herrietara eramango dituztela jakinarazi du Alak, nahiz eta bi azkenak gerran dauden, eta asilo eskubidea bermatu beharko litzaieketen hango herritarrei. “Ez ditugu siriarrak bezala tratatuko”, esan du, ulertzera emanez haiei asilo eskubidea emango dietela.
Iristen direnean, Anatolia herrian prestatu duten errefuxiatuen gunera eramango dituzte, eta handik batzuk beraien herrialdeetara eramango dituzte, eta beste batzuk EBra, akordioa betez.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)