Salah Abdeslam Frantziara eramateko baimena eman du Belgikako fiskaltzak

Berria, , 01-04-2016

BURSELA. Salah Abdeslam Frantziara eramatea onartu du Belgikak. Abdeslam hilaren 18an atxilotu zuten, Parisko atentatuan parte hartu zuelakoan. Frantziak bere estradizioa eskatu zuen, baina atxilotuak errefusatu egin zuen agindua. Hilaren 22ko Bruselako atentatuen ondoren, iritziz aldatu zen Abdeslam. Belgikako fiskaltzaren arabera, oraindik ez dute estradizioaren eguna zehaztu.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)