1.200 euroko gutxieneko soldata eskatu du LABek etxeko langileentzat
Sektore honetako beharginak beste guztiekin berdindu behar direla adierazi du sindikatuak, eta baita noizbehinka «esklabotza gogorarazten» duela
El Correo, , 30-03-2016LABek 1.200 euroko gutxieneko soldata eskatu du etxez etxeko langileentzat, langile ororentzat egiten duen bezala, gaur ospatzen den Etxeko Langileen Nazioarteko Eguna aprobetxatuz. Langileek «eta bereziki emakume langileek» pairatzen duten prekarietatea salatu du berriro sindikatuak, eta adierazi du «askotan esklabotza gogorarazten duten baldintzetan lan egiten duen sektore feminizaturik badago», etxeko langileena dela.
Horrela, etxeetan etxeko lanak egiteko zein haurren edo nagusien zaintza lanez arduratzeko emakume bat izatera «ohituak» gaudela eta «erabat normaltzat» ikusten dugula azpimarratu du, baina emakume horiek langileak direla eta «ze nolako baldintzetan» lan egiten duten ez dugula ikusten, «edo askotan, ez ikusiarena» egiten dugula «gure kontzientziak astin ez daitezen».
Hori «fenomeno orokortua» izatea ez dela kasualitatea salatu du LABek. «Sistemak esparru pribatuan egiten diren lan hauei inolako aitortza eta baliorik ez ematea ez da kasualitatea, ezta lan hauek egiteko norbait behar izan dugunean edo kontratatu dugunean emakume bat hautatzea ere», esan du. Halaber, hazkunde garaietan lan hauek «nahiko modu orokortuan merkantilizatu» eta aurrera eramateko aukeratzen den emakumearen profila emakume etorkina izatea ere ez dela kasualitatea kritikatu du, eta «ikusezinak bihurtu ditugun emakumeak» direla salatu.
Anuncio: El vídeo comenzará en 18 segundos
Modu honetan, Etxeko Langileen Nazioarteko Egunaren harira, oraindik ere etxeko langileen lan baldintzak gainontzeko langileekin alderatuta ezberdinak direla salatu du, «langabezia prestaziorako eskubiderik ematen ez duen lanbide bakarra» delako, eta «ordutegi zabalak eta erabateko malgutasuna» dituelako Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren parekoa jaso ahal izateko.
(Puede haber caducado)