Zirrikituetatik begira

Horrelako Europa!

Deia, Ana. Urkiza, 28-03-2016

EZ dela erraza “horrelako Europa bateko” kultur hirigunea izatea irakurri dugu Bruselako atentatuen ondoren, Donostiatik hedatutako ahotsa. Asteburuan, ordea, Stop war izenburupean, hainbat eta hainbat ekitaldi burutu dira kaleetan barrena, nazionalitate ezberdinetako artistek gerra ezberdinei buruz eman ahal izan dutelarik bakoitzak bere ikuspegia. Sentimendu berbera. Funts gabetasuna. Giza eskubideen aurkako ekimenik bortitzena. Aurkako kultura gabezia?

Eta gogoratu ditut, guretik duela ez hainbeste, Southampton – era bidean bidalitako itsasontzi eskerga hura, euskal umez mukuru, berriro bueltatuko zirenik gabe. Euskaraz kantuan ikasi ahal izateko baino gazteagoak gehienak, umezurtz izateko bidean herrialde ez ezagun baterantz. Baina abegikor izan zitzaizkien eta bizitza gorde ahal izan zuten. Ez hemengoa, han garatukozutena, baizik. Bainabizitza. Eta, orain, hango eta hemengo literaturak aberasteko balio duten eta zeinarenbidez barne bakea lortuko duten istorio hunkigarriak kontatzen ari zaizkigun.

Hau dena pentsatzen jardun dut, Arrasate eta Zumaiako udalek kaleak kartel eta pintadetatik garbi izateko udal ordenantza berria atera bidean, herritarrek “kaleak denonak dira” aldarrikatzen duten bitartean. Denonak horrek denok modu berean ez gaituela jasotzen konturatu gabe. Ez hango eta ez hemengo. Askatasunaren zentzurik hertsiena aldarrikapen.

Horixe bera: zilborra hurbilegi dugula guztiok ere berauekiditeko. Halako batean, guztionak diren kaleetan barrena, performance bidez eska – tzen diguten arte, lotsatzeko, Europaren parte garela, gerran dagoen eta errefuxiatuak errefusatzen dituen Europa mindu bateko partaide. Eta, artean, aurpegiko larrua zurbilegia dugula.

Eta Ingalaterrara bidalitako euskalume haien lanturua entzuna hal dut, nahi gabe, Europara bidean diren ume berrien eztarri itoetan.

Texto en la fuente original
(Puede haber caducado)