Behatokia
Lan esplotazioaz
Deia, , 28-03-2016BAINA, egia esan, gaitz da ziurtasunez fenomenoaz aritzea. Izan ere, ez dago horren inguruko definizio juridikorik, eta, ondorenez, ezin neur daiteke hain erraz. Horrela, gaitz da horren aurka borrokatzea. Eta, horregatik, egoki litzateke berau arau – tzea. Behin araututa, errazago litzateke lan – esplotazioa prebenitzea, esplotatzaileak prozesatzea eta biktimak babestea.
Edonola ere, aurpegi anitzeko fenomenoa izan arren, komeni da lan – baldintzen inguruan gauzatutako arau – hauste oro ez biltzea kontzeptu horretara. Hala balitz, gehiegi zabaldu edo hedatuko litzateke, eta, beharbada, babes gehien merezi duten egoerak ez lirateke behar bezala kontuan hartuko. Baina, zer uler daiteke lan – esplotazioaz? Jurispruden – tziak adierazi izan du giza duintasunaren aurka doazen jokabideak hartu behar direla halakotzat. Azken buruan, “esplotazio” hitzak egoera zehatzari astuntasuna eragin behar diola dirudi, hau da, esplotazioaz mintzatzeko lan – eskubideak erabat neurriz kanpo ukitu behar direla esan bide da. Bestela esanda, Zigor Kodera biltzeko moduko ez – zilegitasunak bakarrik hartu beharko lirateke kontuan. Halatan, gaur egungo Zigor Kodean badaude lan – esplotazioaren zenbait agerpen, baina nahiko sakabanatuta. Horrenbestez, komenigarri litzateke titulu berria jasotzea, “lan – esplotazioa” izenburuarekin, eta horretara biltzea, ondo antolatuta, delituaren definizio argia ez ezik, horren agerpen zehatzak ere.
Baina zer – nolako agerpenak ditu lan – esplotazioak? Orain arte, hein handi batean, uste izan da ekoizpen – eta ekonomia – interesek eragiten dutela, hots, lan – eskuaren kosturik ahalik txikienekin irabazirik handienak lortzea dagoela horren oinarrian. Baina esplotazio ekonomikotik kanpo, posible da bestelako lan – esplotazioaz ere hitz egitea, oinarrian bestelako arrazoiren bat egoteagatik, ondorio duenak pertsona ezereztea. Horren adibide lirateke, esate baterako, jazarpen morala eta sexu – jazarpena. Beraz, gaur egun, lan – esplotazioaren biktima edozein izan daiteke. Zinez, eta, zoritxarrez, biktima izateko aukera gehiago dute kualifikazio gutxiko lanak gauzatzen dituztenek. Halaber, egoera pertsonalek badute zerikusia. Konparazio baterako, administrazio – egoera irregularrean dauden atzerritarrek sarritan jasan ohi dute. Eta, zer esanik ez, legezkotasunetik kanpoko zerbitzu – emateetan, prostituzioan kasu, lan – esplotazioa ematen da. Halaxe aitortu du aspalditik jurisprudentziak ere hurrengoa adieraztean: “Hala ez balitz, arau – hauslearentzat mesedegarri litzateke egoera, eta horrek ez du inolako oinarririk, ez baitu zentzurik gizartean araututako jarduera batean enparauak kontratatu eta esplotatzen dituena inputatu ahal izatea eta ezinezkoa izatea inputatzea baldintza berberetan esplotatzaile dena, edozein zerbitzu – errendamenduren bidez kontratatutako lan – harremanetako egitekoa arautu gabe egoteagatik, edo arautu ezina izateagatik, dituen inguruabarrengatik (duintasunaren, ohorearen eta abarren aurkakoak izateagatik)”.
Nolanahi ere, lan intelektualetan edo kualifikazio handikoetan gero eta gehiago antzematen dira lan – esplotazio kasuak. Lana antola – tzeko modua ezegokia denean, pertsonek gauzatutako lana helburu bakar eta fenomeno isolatu bihurtzen da, pertsonen arteko harremanak hautsiz eta elkarrekiko lehia eta bazterketa sortuz. Halakoetan, Joan Paulo II.a Aita Santuak, Centesimus Annus Entziklikan (1991an) adierazi bezala, pertsona jomuga izateari utzi eta baliabide huts bihurtzen da. Baina lan intelektualetan edo kualifikazio handikoetan esplotazio – motak antzemateko askoz ere gaitzagoak dira. Bada, apurka – apurka, psikologikoki egiten zaio kalte biktimari, berau ezabatzeraino. Hain zuzen, halakoetan, jazarpen morala gauza daiteke arrazoi desberdinengatik, hala nola, ezinikusiarengatik, enpresan postu hobeak izateko nahiarengatik edota mendeku edo errepresaliengatik. Egin – eginean ere, enpresa askotan sustatu den lehia neurriz kanpokoak ondorio latzak ditu langileen arteko harremanetan.
Zigor Kodeari erreparatuz gero, lan – esplotazioaren inguruko delituak bi multzo nagusitan sailka daitezke. Batetik, pertsonaren duintasuna gehien ukitzen duten delituak daude, lan egiteko askatasuna urratzen duten ginoan. Bestetik, pertsonaren duintasuna gutxiago ukitzen duten delituak daude; halakoetan, langileari lan – baldintza edo egoera ez – zilegiak ezartzen zaizkio, baina zerbitzu – emateak badu zerbitzu – emailearen edo langilearen adostasuna.
Horrela, pertsonaren duintasuna gehien uki – tzen duten delituak jaso dira pertsonak trafikatzeari buruzko delitua arautzean. Bada, delitu horri dagokionez, lan – esplotazioaz hitz egin ahal izateko, pertsonak trafikatu behar dira, besteak beste, hurrengo xedeekin: derrigorreko lana edo zerbitzuak, esklabotasuna edo esklabotzaren antzeko eginerak, joputza edo eskekotasuna ezartzea. Arazoa da Zigor Kodean kontzeptu horiek ez direla definitu, zehaztu. Hori dela eta, Europar Batasuneko eta Nazioarteko arautegira jo behar da, kon – tzeptu horien nondik norakoak ulertzeko. Horrez gain, egoki litzateke, pertsonak trafikatzeari buruzko delituaz landa beste kon – tzeptu horiek ere delitu gisa behar bezala arautuko balira. Eta pertsonak trafikatzeari buruzko delituaren inguruan kontuan hartu behar da, berebat, ikuspuntu teorikotik behintzat, berau ez dela nahasi behar pertsona – kontrabandoaren delituarekin. Azken horrek atzerritarrak Espainian modu irregularrean sartzea saihestea du helburu, eta pertsonak trafikatzeari buruzko delituak, aldiz, pertsonen duintasuna babestea. Alabaina, gehienetan, bereizketa hori antzua da, eta lehenengoaren biktima direnak bigarren delituaren biktima ere izan ohi dira. Hortik, bada, babes – neurri bereziak hartzeko premia, pertsonen duintasuna errespeta dadin.
Bestalde, pertsonaren duintasuna gutxiago ukitzen duten delituei helduz, Zigor Kodeak beren – beregi arautu ditu langileen eskubideen aurkako delituak, bai eta laneko jazarpena eta sexu – jazarpena ere. Eta zeharka bada ere lan – eskubideak uki ditzaketenez, lan – esplotazioaren agerpentzat jo daitezke Gizarte Seguran – tzaren aurkako delitu batzuk ere.
Langileen eskubideen aurkako delituen artean, abiapuntua da langileei ezartzea, engainuaren bidez edo beharrizan – egoeraz abusatuz, lege – xedapenetan, hitzarmen kolektiboetan edo banakako kontratuetan zein eskubide izan aitortuta eta eskubide horiek kaltetu, ezabatu edo murrizten dituzten laneko eta Gizarte Segurantzako baldin – tzak. Gainera, zigor handiagoa ezarriko da aipatu baldintzak ezartzen direnean indarkeria edo larderia baliatuta. Zernahi gisaz, biktima lan – baimenik gabeko atzerritarra denean, zigorra handiagoa da, eta halakoen babesgabetasun handiagoa dela eta, ez da behar delitua egitea engainuaren bidez edo beharrizan – egoeraz abusatuta.
Orobat, delitu orokor hori oinarri, langileen aurkako delitu dira, besteak beste, aldi berean langile – kopuru jakin bat enplegatzea, langile horien alta Gizarte Segurantzari komunikatu gabe, edo, hala denean, langile horiek lan egiteko kasuan kasuko baimenik lortu gabe; jarraitutasunez lan – baimenik gabeko atzerritarrak enplegatzea edo okupatzea; lan – baimenik gabeko adingabekoak enplegatzea edo okupatzea; pertsonak biltzea edo euren lanpostua uztera bultzatzea, enplegua edo engainuzkoak nahiz faltsuak diren lan – baldintzak eskainiz; herrialderen batera emigra – tzea bultzatzea edo faboratzea, kontratua edo lanpostua badela itxura eginez, edo horren antzeko beste engainuren bat erabiliz; enpleguan bereizkeria larria gauzatzea, betiere bereizkeria egiten duenak administrazio – agindei edo – zehapenaren ondoren, legearen aurreko berdintasun – egoera berrezartzen ez badu, horrek ondorioztatu dituen kalte ekonomikoak konponduz; sindikatu – askatasuna edo greba – eskubidea egikaritzea eragozten edo murrizten dituzten jokabideak gauzatzea, engainuaren bidez edo beharrizan – egoeraz abusatuta; beste pertsona batzuk derrigortzea greba hastera edo jarraitzera; langileen segurtasunaren eta osasunaren aurka egitea, horien bizitza, osasuna edo osotasun fisikoa arrisku larrian jarrita, laneko arriskuak prebenitzeko arauak hausteagatik, legez betebeharra izanik, beharrezko bideak erraztu ez dituztenek, langileek euren jarduera egikari dezaten segurtasun eta higieneko neurri egokiekin. Labur – zurrean esanda, gure gizartean lan – esplotazioa desagerrarazteko bidean funtsezkoa da indarrean dagoen arauketa eguneratzea eta modu egokian antolatzea, errealitatea aitortuz. Izan ere, gizarte – justiziarik gabe ez dago aurrerabiderik.
(Puede haber caducado)