Arrazakeriaren aurkako eguna, kolore asko dituen eskolan
«Aniztasun kulturalean oinarrituriko etorkizunaren giltzarria» hezkuntza dela aldarrikatu du EH11kolore ekimenak Bilbo Zaharreko Miribilla ikastetxe publikoan
Diario Vasco, , 21-03-2016Euskal Herriko hezkuntza komunitateari omenaldia egin dio EH11kolore ekimenak Arrazakeriaren aurkako Nazioarteko Egunean. Eta, horretarako, aniztasuna egunerokoa duen Bilbo Zaharreko Miribilla ikastetxea aukeratu du. Prentsa ohar baten bidez adierazi duenez, «EH11kolorek berriro ere eskubide berdintasunaren, betebeharren berdintasunaren alde eta aukera berdintasunaren aldeko aldarria egin nahi du, jatorri edota kulturaz haratago».
Eguna baliatuz «instituzioei, alderdi politikoei, sindikatuei, herri mugimenduari eta elkarte desberdinei» zuzendu zaie, «aniztasun kulturalaren inguruan, gure herrira egokitutako ereduaren inguruko hausnarketan sakontzeko esfortzua egin dezaten» eskatuz. «Aukera berdintasuna bermatuko duen etorkizuna garatzeko euskararen ezagutza eta erabilera ezinbesteko lanabesa» delakoan, «hezkuntza unibertsala, barne hartzailea, berdintasunean oinarriturikoa eta kalitatezkoaren alde eginiko esfortzu eta borrokarengatik, ikasleen jatorri, maila kultural nahiz sozio ekonomikoaz haratago dagoena» aldarrikatu dute, hezkuntza delako «aniztasun kulturalean oinarrituriko etorkizunaren giltzarria».
Hala, ikasle, irakasle, zuzendaritza, guraso eta auzokideak abesbatza batean bildu dira Arrazakeriaren aurkako egunean EH11koloreren aniztasun kulturalaren aldeko ereserkia dena ‘Atanbora’ abesteko.
248 ikasle dituen Miribilla ikastetxea, hain zuzen, aniztasunaren ispilu da. Jatorriari dagokionez, 21 errialdetako ikasleak ditu eta, D eredukoa izanik, 20 hizkuntza erabiltzen dituzte ikasleek. Sinesmenen aldetik ere denetarikoak daude: kristauak, kristau ortodoxoak , ebangelistak, musulmandarrak, hinduistak, protestanteak, budistak… Ateoak eta agnostikoak ere bai., noski. Aipatzekoa da ikasleen %43 Euskal Herriko eta Espainiako veste erkidego batzuetako ijitoak direla. Erdia baino gehiago dira ijitoak jatorri errumaniarra duten %8 gehitzen bazaie. Hurrengo talde handiena (%13,3), marokoarrena da, eta ondotik datos algeriarrak, nigeriarrak,
(Puede haber caducado)